Koneika, 2010 urtearen amaieran sortu zen, kotxe, kamioi,  autobus eta trenen motoreen abiorako, hornikuntza elektrikoaren kalitaterako eta audio sistemen sektoreei teknologia altuko produktu erakargarri bat eskaintzeko asmoz.

KONEIKA Mondragon Korporazioaren barruan dago, 85.000 lan bazkide dituen taldea da, berrikuntza praktikan jartzen duena, nazioartekotzea bultzatzen duena eta eraginkortasun maximoa lortzeko pertsonen konpromisuan sinisten duena. Babes solidoa dauka maila guztietan, finantza, industria eta antolakuntzan, lidergo global baten bokazioarekin.

KONEIKAk eta bere matrize den Eika S.Coop-ek, Fagor Elektronikarekin SUPER-STRG-MGTM proiektuan parte hartzen dute; proiektu hau (CDTI) Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak eta Europar Ekonomia Mekanismoak finantzatzen dute.

1956TIK GURE APUSTUA: LANKIDETZAN OINARRITUTAKO PROIEKTUA

MONDRAGON 1956an hasitako mugimendu kooperatiboaren fruitua da; urte berean sortu zen lehen kooperatiba industriala Gipuzkoako izen bereko herrian. Enpresako filosofia bere Balore Korporatiboetan jasotako dago: Lankidetza, Partaidetza, Erantzukizun Soziala eta Berrikuntza.

MONDRAGONen Misioa nazioarteko merkatuetan lehiatzen den enpresa-antolaketaren oinarrizko helburuak elkartzea da, bere antolaketa sozietarioan metodo demokratikoak erabiliz, enplegua sortzea, bere langileen garapen pertsonala eta profesionala sustatzea eta inguru sozialaren garapenaren konpromisoa bermatzea da.

Gaur egun 100 kooperatiba autonomo eta independienteez osatuta dago MONDRAGON. Euskadiko lehen industria taldea da eta Espainiako hamargarrena. 

Corporación MONDRAGON - 2015 - Español - Spanish - Espagnol - Spanisch - Gaztelera - Spagnolo - Espanhol from MONDRAGON Corporation on Vimeo.