Gaur egun igogailu gehienek, baita orga jasotzaileek ere, energia metatze teknologia helduak eta arazodunak (ingurumenari dagokionez) izaten dituzte, berun eta azidodunak adibidez. Ultrakondentsadoreen teknologiak makina hauen errendimendu eta eraginkortasuna nabarmen hobetu ditzake. Egungo igogailuen sistemek beraien kontsumoa murriztu dezakete eta auto-iraunkortasun gradua handitu, Ultrakapazitateetan oinarritutako birsortze sistemak erabiliz.