BATERIA VS. ULTRAKONDENTSADOREA
Koneikako Ultrakondentsadoreak, Superkondentsadore edo EDLC ere deituak, kondentsadore elektrolitikoen abantailak (karga eta deskargarako arintasuna, milioika bizitza ziklo) eta baterienak batzen ditu (metaketa kapazitatea edo energia metaketa), baina hauek ematen duten potentzia 10-100 bider handiagoa da azken hauekin alderatuz.
Abantailak:
• Tentsio altua
• Potentzia dentsitate altua
• Erantzun azkarra
• Diseinu integrala eta erabileran bizitza iraupen luzea
• Muntaia edozein orientaziotan
• Ingurumenarekiko errespetuantaziotan
• Start-Stop sistemaren baldintza gogorrak jasaten ditu
ZER DA KONEIKA ULTRAKONDENTSADOREA?
Energia metatzeko gailu pasiboak dira; hauek dira bere bereizgarriak:
• Metatutako potentzia dentsitate altua.
• Energiaren karga eta deskargarako abiadura altua.
• Karga balioaren monitorizatze erreza.
• Bizitzako ziklo eraginkorren kantitate oso altua, hainbat milioi.
• Ingurumenaren tenperaturarekiko prestazio independenteak (40ºC-tik 65ºC-raino).
• Atal mugikorrik eta erreakziorik ez.
METAKETA TEKNOLOGIAREN ARABERAKO ENERGIA EMATEKO DENBORA TARTEAK
Energia sortu eta metatzeko gailuez gain, barne errekuntzako motorrek, erregai pilek eta bateriek ondo funtzionatzen dute potentzia baxuko korronte zuzeneko elikatze iturri bezala. Hala ere, potentzia eskari altuak ezin dituzte modu eraginkor batean bideratu edo aplikazio askotan (birsortzaileetan) era arrazional batean ezin dute energia berreskuratu, beraien karga eta deskarga prozesuak ez baitira ultrakondentsadoreak besteko azkarrak eta eraginkorrak.
Ultrakondentsadoreak egungo aplikazioetan, modu eraginkor batean, osagarriak dira beste teknologia batzuekin energiaren metaketa eta sorkuntzan, metatze sistema hibridoetan parte hartuz, sare eta mikro sareen sortze partekatuan euskarri izanik.